Baztan-Bidasoa
Pirineoen mendebaldean kokaturik, mendi-tontorrak itsasorantz makurtzen diren tokian, Baztan, Berrtizarana, Malerreka eta Bortzirietako bailarek bidaiariari belasoroetako berde iraunkorra, pagadi eta iraztegien kolore nabarra, hamaika lats eta errekatik isuritzen den uraren soinua, berdin kiwia nahiz palmera babesten dituen klima gozoa eskeintzen dizkiote.
aran hauen barrena iragatea bere kultura gordetzen jakin izan duen jendearekin topatzea da, bere hizkuntza harro erakusten duena, bertako aintzinako kirolak praktikatzen segitzen duena, hain ugariak diren artisauek egiten dituzten eskulanak gogobetez agertzen dituena, anitza eta aberatsa den sukaldaritza besteei gozarazten dakiena.
Lurralde honetan naturarekin bat egin dezakezu, bidaiariak gauza jatorren indarra senti dezake, bide eta bidaxkaz gurutzaturik dauzkan 830 kilometro karratuetan zehar.
Nafarroako iparraldean, itsaso eta hondartzetatik hurbil, Frantziarekin muga eginez, daude Zugarramurdi, Urdazubi, Baztan, Bertizarana, Malerreka eta Bortziriak: Bailara Lasaiak.
Proposamenak

Leurtzako urtegiak
Pagadiz inguratutako arro itxi batean 1920an eraikitako bi urtegi ederrak. + INFO
LEURTZAKO URTEGIAK

Zubietako errota
1998an zaharberritua eta jendearentzat irekia, bisita gidatu interesgarriak eskaintzen ditu. + INFO
ZUBIETAKO ERROTA

Bertizko parkea
Baztan ondoan, Bidasoa ibaiaren ertzean eta Kantauri itsasotik oso gertu, Oieregi izeneko herrian bada baso trinko eta koloretsu bat, eta bertan bat egiten dute naturak eta kondairak. + INFO
BERTIZKO PARKEA

Baztan
Maitemindu zaitez bertako paisaia berdeez, baserriez, xarma handiko herriez eta jendeaz. + INFO
BAZTAN

Lezeak
Zugarramurdiko lezeak, Urdazubi, Sara... gure eskualdeko kobazuloek ezkutatzen duten misterioak eta historiak inguratzen gaitu. + INFO


Castellano