Ongietorri

8 pax Etxe osoa Jardina Barbakoa Animaliak onartzen dira Wifi

lberroakoborda-ra ongi etorriak izan zaiteztela, berriki zaharberritutako harrizko borda zahar honetara, Pirinio Atlantiarren bihotzean aurkituko duzu, nafarra eta euskalduna den Iturengo herrian, Mendaur mendiaren magalean eta Ezkurra ibaiaren alboan, etxalde dotoreenek janzten dute txoko eder hau.

Etxe zaharberritua

Etxea berdegune eguzkitsu eta zabal baten erdian dago, harrizko pareta zahar batez babestua, deskantsurako zein umeen jolaserako ezin hobea.

Guregana hurbiltzen zarenean, ibilbide hoberenetan, naturgune ikusgarrienetan, monumentu berezienetan eta zonaldeko gastronomia goxoenean murgiltzen lagunduko zaitugu.

Informazio +

Opari txikia

Ba al zenekien...

Bezeroekin detalle txiki bat izatea gustatzen zaigula? Etxeko produktuak direnez, urteko sasoiaren arabera aldatzen ahal dira:

  • Etxeko giltxaurrak
  • Baserriko arraultzak
  • Etxeko gaztanbera
  • Etxeko bizkotxoa

Iritziak

Iñauteriak eta ingurua

Aipatu gabe ezin utzi euskal kulturaren ikur bihurtu diren bertako ihauteri zahar eta ospetsuak, joaldunak protagonistak dituela.