Ituren
par-mendebaldeko Nafarroa Hezean dago kokatua Ituren, Malerrekan. Lekunberri-Doneztebe NA-170 eskualdeko errepidea pasatzen da herritik.
Hiru populaziogune ditu: Ituren, non baitira Udaletxea eta zerbitzu garrantzitsuenak eta Aurtitz eta Latsaga auzoak. Ameztia mendian ere badu baserri mordoxka bat han eta hemen, herritik hiru kilometrora.
Folklorea
Folkloreari dagokionez, Nafarroako ihauteri zaharrenetarikoak mantentzen ditu Iturenek, Joaldunak pertsonai dituela. Ituren eta 3 km-tara dagoen Zubieta herria dira joaldunen jatorriko herriak, nahiz eta jotzeko eran eta janzkeran desberdintzen diren. Azken urteetan, joaldunen irudia Euskal Herriko herrietara azaleratu egin da.
Bi herri hauek, elkarrekin ospatzen dituzte ihauteria, urtarrileko azken astelehen eta asteartean bi herrietako joaldunak hasten dira desfilearekin, astelehenean Iturenen eta biharamunean Zubietan, eguerdi partean.
Astelehenean, Zubietako joaldunak Iturenerantz habiatzen dira, ittundarra den Aurtiz auzoko joaldunek harrera egiten diete eta elkarrekin Latsaga auzorantz joaten dira, Zubiburu zubiaren bertze aldean Iturengo joaldunekin elkartuko dira eta puntu honetan, 45 bat joaldun biltzen dira eta Iturengo herria elkarrekin zeharkatzen dute herriko enparantzan bukatuz.
Biharamunean, Ittundarrek bisita itzultzen diote Zubietarrei.
Desfileak, naturari estuki lotutako aspektu errituala dauka.
Lehendabiziko lerroko bi joaldunetako batek, noizbehinka adarra jo eta oihu batzuk botatzen ditu, martxaren erritmoa markatuz.
Joareek sortutako soinu erritmiko eta beldurgarriek, izpiritu txarrak uxatzen dituztela eta lurrean lokartutako energiak iratzartzen dituztela uste da.
Proposamenak

Mendaur
Bidasoaren ezkerraldeko gailur nabarmena. Bere gailurra benetan polita da, non Trinitate ermita dagoen. + INFO
MENDAUR

Ekaitza
Mendaur mendigunearen gailurra, Bidasoa (iparraldean) eta Ezkurra (hegoaldean) ibaien arroen banalerroa egiten duena. + INFO
EKAITZA

Mendieder
Mendaur mendigunearen gailurra. Gailurrak ere Illurdi izena du, eta Mendaur (1132 m) eta Buztizlepo (935 m) mendien artean dago. + INFO
MENDIEDER

Uraren bidea
Doneztebe, Elgorriaga, Ituren eta Zubieta lotzen dituen 8 kilometroko bide atsegina. + INFO
URAREN BIDEA

Arkitektura
Arkitektura zainduko etxe tradizionalak, Erdi Aroko zubiak, lixutegiak, errotak, elizak, etab. + INFO


Castellano