info@alberroakoborda.com 616 67 35 66

Casas rurales Ituren

  • Hasiera
  • Etxea
  • Prezioak
  • Ingurua
  • Iritziak
  • Harremana
  • Hizkuntza: Euskera
    • Español Español
    • Euskera Euskera
  • Home
  • Ingurua
21 martxoa, 2023

Ingurua

Ituren eta inguruak

E

Doneztebeko Haranak eta Basaburua Txikik osatzen dute Malerreka zonaldea, erreka eta errekatxo ugariengatik zein haritzondo eta pagadi ohianengatik bereizgarria da.

Doneztebeko Harana, historikoki Valle de San Esteban edo de Lerin bezala izendatua, Doneztebe, Elgorriaga, Ituren, Zubieta, Urrotz, Oitz, Donamaria eta Sunbilla herriek osatzen dute. Basaburua Txikia aldiz, Ezkurra, Eratsun, Saldias eta Beintza-Labaienek.

Mendaur mendiaren magalean eta ezkurra ibaiaren hertzean, hain misteriotsua nola baketsua den Iturengo herria dago, Ituren, Aurtitz eta Latsaga auzo garrantzitsuez osatuta.

Aspaldidanik herritarrekiko zein bisitariekiko daukan abegikortasunagatik karakterizatua izan da Ituren, arbasoengandik jasotako ohiturak erakutsiz eta mantenduz, izen handiko ihauteriak bertzeak bertze, Zubieta herriarekin batera ospatzen direnak eta Joaldunak protagonista nagusiak dituela. Bertako biztanleak beti prest egoten dira heuren ohiturak azaldu eta zabaltzeko.

Ezin aipatu gabe utzi Ezkurra errekaren urek bertatik duten pausu ixila, Donezteben Bidasoa ibaiarekin besarkatuz, paisai ederrenak marrazten ditu bere ibilbidean zehar.

Dena dela, ezin dira bere paisai ikusgarri zein aberatsak bakarrik aipatu, Ituren, historiaz, ohitura sanuz, kirolez, txistuz, dantzaz, gastronomiaz eta kulturaz beteriko Nafar mendietako herria bait dugu, beti ere, Euskal Herriko sustraitza isladatzen duena.

  • Folklorea

    Folkloreari dagokionez, Nafarroako ihauteri zaharrenetarikoak mantentzen ditu Iturenek, Joaldunak pertsonai dituela. Ituren eta 3 km-tara dagoen Zubieta herria dira joaldunen jatorriko herriak, nahiz eta jotzeko eran eta janzkeran desberdintzen diren. Azken urteetan, joaldunen irudia Euskal Herriko herrietara azaleratu egin da.

    Bi herri hauek, elkarrekin ospatzen dituzte ihauteria, urtarrileko azken astelehen eta asteartean bi herrietako joaldunak hasten dira desfilearekin, astelehenean Iturenen eta biharamunean Zubietan, eguerdi partean.

    Astelehenean, Zubietako joaldunak Iturenerantz habiatzen dira, ittundarra den Aurtiz auzoko joaldunek harrera egiten diete eta elkarrekin Latsaga auzorantz joaten dira, Zubiburu zubiaren bertze aldean Iturengo joaldunekin elkartuko dira eta puntu honetan, 45 bat joaldun biltzen dira eta Iturengo herria elkarrekin zeharkatzen dute herriko enparantzan bukatuz.

    Biharamunean, Ittundarrek bisita itzultzen diote Zubietarrei.

    Desfileak, naturari estuki lotutako aspektu errituala dauka.

    Lehendabiziko lerroko bi joaldunetako batek, noizbehinka adarra jo eta oihu batzuk botatzen ditu, martxaren erritmoa markatuz.

    Joareek sortutako soinu erritmiko eta beldurgarriek, izpiritu txarrak uxatzen dituztela eta lurrean lokartutako energiak iratzartzen dituztela uste da.

  • Zer ikusi

    Ituren alde batera utziz, bisitatu beharreko lekuetako bat, Leurtzako urtegiak dira, 1920ean sortu ziren izen bereko errekaren gainean, energia probexteko. Inguru polita da, gozamenerako egokitua dagoena, aparkaleku eta merenderoarekin.

    Donamaria herria, Jauregia Dorretxeak apaintzen du, XIV mendeko eraikuntza ederra dugu hau, 2000 eta 2001 urteen artean berritua eta gidatutako bisitak eskaintzen ditu. Zubietako herrian 1785an eraikitako errotak, gaur egun metodo tradizionalean martxan dirau. Behe solairuan hiru errota aktiboan daude, bi artoaren eholtaldirako eta bertzea gariarendako. Beintza-Labaiengo behiratokia ere ikusgarria da, alde batera Ituren eskaintzen duelarik eta bertzera Beintza-Labaien.

    Paisai zoragarri hauen iparraldean Baztan-Bidasoa ibaia igarotzen da, aldeetara aran ikusgarriak eskaintzen dituelarik, bertzeak bertze, Baztan, Bertizarana, Malerreka eta Bortziri.

    Bertizarana eta Bertizko Jaurerria. Arana Oieregi, Narbate eta Legasa herriek osatzen dute. Izenak erraten digun bezala, Bertizen Arana dugu, bertan Bertizko Jauregi aipagarria dago, Bidasoa ibaiaren bazter batean, zonalde natural honek 2040 Ha. hartzen ditu. Eskaintzen dituen bejetazio zabalak, jauregi eta lorategi aberatsek ikuspegi ezin ederragoa osatzen dute.

    Toki honi buruz daukagun informazio zaharrena XIV mende akabaiekoak dira. Bere nagusi zen Pedro Migel Bertiz, Karlos III nobleak Mendietako Ibarjaun izendatu zuen eta familia honen armarria Jaurrerriko zein araneko armarri bihurtu zen. Naturaz disfrutatzeko toki ezin hobea da parkea baita paseo edo martxak egiteko, atsedenerako, belardian ariketak egiteko, ikusteko nola argazki ederrak atera ahal izateko. Parkearen barruan, lorategi botaniko bat dago, mundu osoko 126 zuhaitz eta landare espezie ezberdin biltzen dituelarik. Ohianetik gora, Aizkolegi Jauregia dago, 830 m-ko altueran, eguraldiak lagundu ezkero ikuspegi zabala dago.

    Baztan Bailara izugarria 15 herri ederrek osatzen dute. Tokirik bisitatuenak Baztango beiratokia (Ziga), Jorge Oteiza Museo Etnografikoa eta Arizkunenea Jauregia (Elizondo), Santxotena Museoa (Arizkun), Amaiurko errota (Amaiur) eta Xorroxingo ur-jauzia (Erratzu) izango dira.

    Bortzirietan bisitatu beharreko lekuak honako hauek dira: Etxalarko Usotegia, mendeetan usoak ehizatzeko sareak erabiltzen duten sistema bakarrarengatik, Lesaka eta hau osatzen duten zubitxo anitzak, Itzea (Pio Barojaren etxea) Beran eta San Juan Xar Santutegia Erreserba Naturala Igantzin.

Aktibitateak

  • Ondare naturala
  • Ondare kulturala
  • Lezeak
  • Museoak
  • Bestak
  • Bertizko Parkea (Oieregi)
  • Xorroxin (Erratzu)
  • Baztan Abentura Park (Tirolina, penduling…)
  • Leurtzako urtegiak (Urroz)
  • Bidasoako bide berdea
  • Golf-a, Lizason (Ultzama)
  • Zaldi itzuliak (Ordoki Zalditegia, Arizkun)
  • Done Jakue bidea
  • Onddoaren ibilbidea (Elgorriaga)
  • San Juan Xar
  • Bertizko Jauregia (Oieregi)
  • Reparazeako zubi erromanikoa (Oieregi)
  • Arizkungo Klarisen konbentua
  • Amaiurko monumentua
  • Jauregia (Irurita, bisita gidatuak)
  • Donamriako dorretxea
  • Lesakako Zabaleta dorretxea
  • Arizkunenea Jauregia (Elizondo)
  • Urdazubiko lezeak
  • Zugarramurdiko lezeak
  • Sarako lezeak
  • Sorginen museoa (Zugarramurdi)
  • Urdazubiko monastegi eta errota
  • Santxotena parke-museoa (Arizkun)
  • Zubietako errota
  • Ituren eta Zubietako iñauteriak
  • Trinitate ermitako erromeria (Ituren)
  • Herriko bestak (Uztaila)
  • Joaldunaren eguna (Iraila)
  • San Martin bestak – Aurtitz
  • Aste kulturala (Abendua)
  • Donezteneko feriak
  • Baztandarren Biltzarra (uztaila bukaeran, Elizondo)
  • Arizkun eta Erratzuko iñauteak
  • Urriko feriak (Elizondo)
  • Udaberriko feria (Elizondo)

Inguruko argazkiak

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Lotura interesgarriak

  • valledebaztan.com
  • baztan-bidasoa.com
  • leurtza.es
  • navarraaventura.com

Egutegia

(Español)

Libre
Ocupado
AAAOOLI
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

Bideoak

  • GET SOCIAL

© Eskiz Informatika • Aviso legal • Acceso propietario
Código turismo UCR00913

TOP
Envíanos un WhatsApp
Enviar vía WhatsApp