Ongi etorri Alberroakobordara, berriki berritutako harrizko borda zaharrera, Pirinio Atlantiarren bihotzean aurkituko duzu, nafarra den Iturengo herrian, Mendaur mendiaren magalean eta Ezkurra ibaiaren alboan, etxalde dotoreenek janzten dute txoko eder hau. Aipatu gabe ezin utzi euskal kulturaren ikur bihurtu diren bertako ihauteri zahar eta ospetsuak, joaldunak protagonistak dituela.
Etxea berdegune eguzkitsu eta zabal baten erdian dago, harrizko pareta zahar batez babestua, deskantsurako zein umeen jolaserako ezin hobea.
Guregana hurbiltzen zarenean, ibilbide hoberenetan, naturgune ikusgarrienetan, monumentu berezienetan eta zonaldeko gastronomia goxoenean murgiltzen lagunduko zaitugu.
Edukiera: 8 lagun.
|